N-po belaunaldia

N-po belaunaldia (hangul: N포세대; RR: N-po sedae ) Hego Korean sortu den neologismo bat da, gauza askori uko egin dioten pertsonen belaunaldia izendatzeko asmatua. Lehenengo, Sampo belaunaldia bezala hasi zen, honek "hiru gauzari uko egin dion belaunaldia" esan nahi duelarik; eta pixkanaka zenbakia handitzen joan da N-po belaunaldia izatera iritsi arte, "n-gauzari uko egin dion belaunaldia", alegia[1][2].

Hego Koreako 20 eta 30 urte bitarteko gazte askok uko egiten diote gauza askori (bikotea izatea, ezkontzea, seme-alabak izatea, etxe baten jabe izatea, karrera bat garatzea...) gizarte-presioengatik eta arazo ekonomikoengatik, hala nola bizitza-kostuaren igoera, ikasketak ordaintzea, langabezia izugarria eta etxebizitzen prezioa. Guraso eta gizartearen presioak exijitutako guztia egin ondoren, esfortzu guztiak ordainik ez duela sentitzen dute gazte hauek[3].

  1. (Ingelesez) N-Po Generation: 5 Reasons Why Young People Believe Giving Up on Everything Is the Ultimate Solution - Kworld Now. 2022-04-25 (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
  2. Hell Joseon: The Price Of Happiness In South Korea | Deciphering South Korea - Ep 3 | Documentary. (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).
  3. (Koreeraz) 기자, 글 유정인·박은하 기자 사진 김영민·강윤중. (2011-05-11). «[복지국가를 말한다(1부)② 과부하 걸린 한국의 가족»] 경향신문 (Noiz kontsultatua: 2023-04-04).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne